XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan txiki hau ez da azalpen bat, Tesalonikakoei egindako bi idazkiei buruzko ikasketa bat da.

Gaur gehienek uste dutenez, bi idazki hauek Paulo apostoluak idatzitako lehenengoak dira eta hoietan bilatu daiteke aren pentsamendu Jaioberria, gero gorputz egingo dena.

Gaurko eliza dagoen egoera zail honetan, eta bide berrien bila dabilelarik, orri hauek asko erakutsiko digute.

Hoietan Paulo doneak, eliza askoren sortzaileak, kristaua zer den alde askotatik begiraturik zeazki mugatzen du.

Horregatik da lan hau hain gaur gaurkoa.

Jatorrizko pekatuaren gaia gaurko teologi azterketa lanetan lehen mailara iritxi da.

Eztabaida-gai bizia askorentzat.

Gaia aspaldikoa da, baina oraintsu jatorrizko pekaturaen barne muinak aztertzeko halako gogo bizia sortu da, gaurko gizonarengan utzi dituen aztarrenak arakatzeko asmoz edo. Teologi prolema guzietan esateko zerbait baldin badu Bibliak, askoz areago honetan, lehenengo orrietatik gai hori ikutzen bait du hain zuzen.

Egileak, gaur eguneko exegesian oinarriturik eta zientzi positibuen jabe, Bibliako pasarteak bat bestearen ondotik aztertzen ditu, gai honetaz ze argitasun ematen duten azalduz.

Orri hauek egitan aurrerapen bat dira jatorrizko pekatuaren gaiari buruzko teologi lanetan.

Iru izen hoiek: Agerpena, Eliza, Teologia, Karl Barthen iru mintzaldi-gai dira.

Irurak gaurkotasun aundiko gaiak.

Egon daiteke bat ados edo ez Barthen pentsaerarekin, protestantea denez gero, baina ezin daiteke uka behintzat bere itzak eragin bizia ematen duela egiaren bila dabilen arimarengan.

Bere Idatziek Jainkoarengana urbiltzen gaituzte, edo obeto esan, Jainkoa urbiltzen dute gizonarengana.

Bere ideia hau duzu: Jainkoarengana joateko ez dela ezgizondu behar, ezta ere ezjainkotu.

Hau da orri labur hauen gai nagusia.

Lan hau kristau literaturako lehen liburu hagiografikuetako bat dugu eta Paladi, bere egilea, Egiptoko lekaide bizitzaren historigile nagusia.

Liburua 420 urte aldera idatzia da.

71 atal ditu eta azkenean egile beraren epilogu bat.